EIT-a, etxebizitza-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eta etxe
hobea izaten laguntzen digu, izan ere:

   Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko
   aukera ematen du.
   Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak hautematen ditu,
   larriago bilakatu aurretik.
   Jarduketa jarraibideak eskaintzen ditu, eraikina beti "forma onean" 
   egon dadin.
   Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen du.
   Irisgarritasun arauak betetzea errazten du.

   Ikuskapenaren ondoren, zure eraikinak EIT-an aurreikusitako bost
   kalifikazioetako bat jasoko du, bere egoeraren eta bertan gauzatu
   beharreko jarduketen arabera.
   
   1.gradua. Berehalako jarduketa. Berehalako kolapso edo
   pertsonentzako kalte posible arriskua hautematen bada. Jarduketa 24
   ordu baino lehenago gauzatu beharko da.
   2.gradua. Oso premiazko jarduketa. Epe ertainean pertsonentzako
   arriskuak eragin ditzaketen kalte garrantzitsurik badago. Hiru
   hilabete baino lehen jardun behar da.
   3.gradua. Premiazko jarduketa. Eraikinean kalteak eragin ditzaketen
   gabezia larriak hautematen badira. Jarduketarako epea urtebetekoa
   da.
   4.gradua. Epe ertainean beharrezkoa den jarduketa. Sistema osoan
   eraginik ez duten baina gero eta larriagoak izan daitezkeen akats
   puntualak aurkitzen badira. Jarduketa urtebete baino gehiago 
   atzeratu daiteke.
   5.gradu. Mantentze-lanak. Ez bada arazorik hautematen, edo 
   mantentze-lan egokiarekin konpondu daitezkeen arazoak
   hautematen badira, eraikinari kalifikazio hori emango zaio.
Dena den, ikuskapenak eragindako gastua inbertsio gisa ulertu beharko da, eta horri esker jabeek hau lortuko dute:

   Euren bizitza kalitatea hobetzea
   Beraien etxebizitzaren balioa handitzea
   Erosoago eta lasaiago bizitzea
   Zaharberritzerako laguntzak jasotzea